51. Euskal Jaia aurkeztu dute
2016/05/19
20:26
eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Klub Deportiboaren eskutik maiatzeko azken asteburuan ospatuko den 51. Euskal Jaia Deporreko Kultura batzordeko Mariano Lukek, Jose Ramon Badiola zuzendaritzakideak, Kezka dantza taldeko Enrike Izagirrek eta Leire Abanzabalegik, egitarauaren antolaketan laguntzen duen Arrate Kultur Elkartea ordezkatzen. Aurkezpen ekitaldian asteburu osorako prestatu duten egitaraua azaldu dute: "Hilak 27an, barixakuan hasiko dira jarduerak eta domekara arte denetarik izango dugu, urteroko martxan". Ekitaldia amaitu aurretik laguntzen duten guztien laguntza eskertu nahi izan dute antolatzaileek: "Bazkari zein afaria prestatuko duten elkarte gastronomikoei, asteburuan zehar laguntzen ibiltzen diren guztiei… urtero ehun bat lagun batzen dira ahal duten guztian laguntzeko eta egiten duten benetan eskertzekoa da. Eta ez dugu ahaztu nahi Klub Deportiboak berak urtero Euskal Jaia antolatzeko egiten duen ahalegina, ekonomikoa eta bestelakoa".
Horrekin batera, kantu-afarirako (maiatzaren 28an, 21:30ean) eta herri-bazkarirako (maiatzaren 29an, 14:30ean) txartelak salgai daudela gogorarazi dute. Egun bietan bertoko baserrietako produktuekin osatutako menua eskainiko dute eta joan nahi dutenek Deporren eros dezakete txartela, 12 eurotan (10 eurotan ume, ikasle eta langabetuentzat). Egitarau osoa jarraian daukazue.
51. Euskal Jaia Eibarren
Barixakua 27
17:00-19:00: Kalian Jolasian. Umeek ikastetxeetan jolas-orduetan ikasi dituzten jolasak plazaratzen dira egun horretan. Eibarko Bizikletan Plazan. Udaleko Euskara sailaren eskutik.
22:00: "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua, Untzagako karpan. Udaleko kultura sailaren eskutik.
00:00: "Mugi panderoa" erromeri taldearen emanaldia. Untzagako karpan.
Zapatua 28
10:00/14:00: ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA. Eibarko eta kanpoko artisauen azoka eta Eibarko baserritarren azoka. Eibart elkartea, Eibarko baserritarrak eta Debemen eskutik. Toribio Etxebarria kalea.
11:45etatik aurrera HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK. Eibarko rugby taldea, Eibarko eskubaloi taldea, Eibarko eskolak eta Herri kirolari profesionalak lehian arituko dira.
Goiz osoan zehar TALOPOSTUA, AEKren eskutik Toribio Etxeberria kalean.
18:30: EIBARKO MUSIKA BANDAREN EUSKAL JAIKO KALEJIRA ETA KONTZERTUA (19:00) Untzaga plazan.
KALE ANIMAZIOA Eibarko trikitilari gazteen eskutik.
21:30: KANTU AFARIA Elkarte gastronomikoen eskutik bertako baserrietako produktuekin. Kantuak taldeka Arratek eta Mikelek musikatuta eta ostean erromeria, Jainaga eta Narbaizarekin. Untzagako karpan.
Domeka 29
12:00: EUSKAL JAIKO KALEJIRA, Urkizutik Untzagaraino: Dantza ikuskizuneko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak. Baita Euskal Jairako elkartu den aspaldiko txistulari talde ederra ere.
12:30: EZPALAK DANTZA JAIALDIA. EZPATA-DANTZAK: Nafarroako Berako Gure Txokoa taldea, Zumarragako Irrintzi taldea, Kezkako dantza eskolako ikasleak, Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka taldeak, Huelvako San Bartolome de la Torre herriko dantzariak, Inglaterrako Newcastle-ko Kingsmen taldea.
14:30: HERRI BAZKARIA Untzagako karpan. Elkarte gastronomikoen eskutik bertako baserrietako produktuekin.
17:00: ERROMERIA GATHÜBI taldearekin Untzaga plazan.
19:00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
20:00: LARRAIN- DANTZA popularra Deportibo parean.