56 pianojole gaztek jardungo dute Coliseoan domekako jaialdian
Domekan (hilaren 9an) 12.00etatik aurrera Eibarko Gazte V. Piano Jaialdia eskainiko dute herriko ikasle gazteek. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak antolatutako kontzertuan, bertako piano ikasleekin batera Isabel Laspiur, Maite Bilbatua eta Maria Berriozabal irakasleekin dihardutenek ere hartuko dute parte, 56 pianojolek guztira. Asteburu honetan Coliseoan eskainiko duten emanaldia beroketa ariketa modukoa izango da gazteentzat, azken urteotako martxari jarraituta hurrengo asteburuan (otsailaren 15ean eta 16an) Andoaingo Piano Jaialdira joango dira-eta.
Kontzertuan jardungo duten piano bakarlariak A mailan (11 urtera arte) Jaione Artetxe, Leire Azkue, Ainhoa Bilbatua, Itsaso De Diego, Maddi Escudero, Asier Ferrero, Ariane Laura Garcia, Lucia Juarez, Cormac Laszurain, Joanes Lazarobaster, Libe Legarreta, Nora Mendoza, Jone Rodriguez eta Adrian Salgado dira. B mailan (14 urtera arte), Maria Alaez, Julen Baroja, Leire Cartagena, Paula Gallardo, Marina Laspiur, Julen Leturiondo, Miren Loiti, Jon Lopez de Gereñu, Iker Marcos, Imanol Miguel eta Miren San Martin. Eta C mailan (18 urte arte), Iñigo Carmona, Aizpea Goitandia eta Elisabet Unamuno.
Pianoa lau eskutara eskainiko duten bikoteak, berriz, honakoak dira: A mailan, Ainhoa Agirre eta June Txurruka; Maider Arrazola eta Nora Larreategi; Iker Etxabe eta Unai Marquez; Cecilia Laskurain eta Aitana Ronchetti; eta Leire Trebiño eta Ane Trebiño. B mailan, Josu Abalos eta Arianna Macheras; Nerea Etxebarria eta Ainhitze Lasa; Xenia Ferreño eta Eider Martinez; Miren Ferrero eta Beñat Laskurain; Julen Pisa eta Martin Saro; eta Malen Txurruka eta Elene Varela. Eta C mailan, Jon Azkune eta Jorge Lahidalga; Arrate Baroja eta Maddalen Yarza; eta Amaia Lahidalga eta Andrea Perez.