600 lagun batu ziren Autonomia-Federazioen Kultur Elkarteen Topaketan

600 lagun batu ziren Autonomia-Federazioen Kultur Elkarteen Topaketan
2012/10/29 00:00
eta kitto!

Euskadiren Egunaren harira, zapatuan (urriaren 27an) Autonomia-Federazioen Kultur Elkarteen II. Topaketa hartu zuen Ipurua kiroldegiak. EAEn dauden Galizia, Andaluzia eta Extremadurako kultur elkarteen federazioak antolatutako jardunaldiak bigarren edizioa bete du aurten eta, besteak beste, hiru autonomia erkidego horietako musika eta dantzekin zuzenean gozatzeko aukera izan zuten kiroldegian batutako guztiek. Topaketak 42 elkartetako ordezkariak ekarri zituen Eibarrera eta kiroldegian bertan egindako bazkarian 600 bat lagun elkartu zirela eman dute aditzera antolatzaileek.