German Ereña: “Isidoro Fagoaga tenore ospetsuak bere ahotsa isiltzea erabaki zuen Gernika bonbardatu zutenean”
2017/04/21
09:22
eta kitto!
Eibarko Usartza Txistulari Bandako kidea, atabalaria da German Ereña eibartarra. Musikazale amorratua, 15 urte eman ditu Isidoro Fagoaga tenore nafar ospetsuaren bizitza ikertzen. Fagoaga bezalako abeslari eta artista bat aukeratzea ez da kasualitate hutsa izan. Gaztetxoa zenean, Armeria Eskolarako marrazki teknikoak egiten zituen bitartean hasi zen German Ereña opera entzuten eta, berehala, Richard Wagner alemaniar konpositorearen lanarekin maitemindu zen. Isidoro Fagoaga Beran jaio zen, eta 1920-40 bitartean Richard Wagnerren operak italieraz abesteagatik egin zen ospetsua hainbat herrialdetan (Espainia, Portugal, Frantzia, Argentina, Italia…). Orain dela 80 urte, Gernika bonbardatu zutenean, Isidoro Fagoagak, protesta gisa, abesteari laga zion. Berako Musika Eskolak bere izena darama, eta herri horretan egitarau zabala antolatu dute abeslariaren omenez German Ereñarekin laguntzarekin. Gaur, apirilak 21, erakusketa bat zabalduko da eta apirilaren 28an “Isidoro Fagoaga eta Gernikako bonbardaketa” hitzaldia emango du German Ereñak.
- Eibarko Usartza Txistulari taldeko kidea zarelako ezagutzen zaitugu, baina ez genuen zure zaletasun hau ezagutzen.
Wagnerren munduan 16 urterekin murgildu nintzen. Armeria Eskolako marrazki teknikoak egiten nituenean musika sinfonikoa eta opera entzuten nuen. Aita ere oso operazalea izan da. Martin de Ugalderen “Hablando con los vascos” liburuan, euskal pertsonaia batzuei egindako elkarrizketen artean, Isidoro Fagoagarena irakurri nuen. Gehien harritu ninduena Gernikako bonbardaketaren ostean Fagoagak izan zuen jarrera izan zen. Apurtxo bat ikertzen hasi nintzen eta urte batzuk geroago,1986an, Italiatik Fagoagaren diskoa lortu nuen, Jose Ramon Orozko tenorearen –nire aitaren osaba– eta Carmen Telleria bere emaztearen laguntzarekin. Zazpi edo zortzi aria grabatu zituen, oso gutxi da, baina oso errepresentatiboak.
Isidoro Fagoaga
- Zein izan zen Isidoro Fagoaga eta zergatik izan zen hain ospetsua?
Wagnerren errepertorioa italieraz abesten zuen Fagoagak eta horregatik bere bizitza artistikoaren zati handi bat Italian eman zuen. Bere espezialitatean onena izan zen. Ezohiko artista izan zen Isidoro Fagoaga. 1893an Berako Agramontea etxean sortua, 14 urte zituela Argentinara joan zen, han bizi zen osaba baten etxera bizitzera. Buenos Airesen lanean zegoen bitartean kantua ikasten hasi zen. 19 urterekin, Argentina utzi, eta Italiara joan zen, Milanen eta Parman kantua ikastera. Kantu-lehiaketa batean parte hartu eta hirugarren postua lortu zuen. Mundu Gerraren ondorioz, kontserbatorioa itxi, eta Berara itzuli behar izan zuen. Aldizkari txiki batean hasi zen idazten, hori baitzen bere zaletasun handiena. Iruñeko Orfeoiarekin hasi zen abesten eta, Nafarroako Diputazioaren beka bati esker, Madrilera joan zen ikasketak bukatzera. 1919an egin zuen debuta hiri hartan bertan, Sansón y Dalila lanarekin. Geroago, Jesus Guridiren Amaya estreinatu zuen Bilbon, eta Espainian eta Portugalen La Walkiria eta Parsifal lanekin bira bana eman zuen.
- Italian sekulako arrakasta izan zuen beratarrak...
Ospea eta ohorea, batez ere, 1925. urtetik aurrera etorri zitzaizkion. Espainia eta Portugalgo antzokietan ez ezik, Argentina, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, eta batez ere, Italiako antzokietan ibili zen. Milango La Sacalako tenor handienetakoa izan zen bi mundu gerren arteko garaian. 19920tik 1940ra arte Wagner asko abesten zen Italian, arrakasta handia zuen. 19 urte eman zituen abesten. Oso karrera intensoa izan zen. Wagnerren errepertorioa oso gogorra da eta, ondo kantatzeaz aparte, ahots potentea izan behar da hainbeste musiko dituen orkestra zeharkatzeko. Erresistentzia ere ezinbestekoa da, Wagnerren operak oso luzeak dira-eta. Sigfrido eta Tristan, esate baterako, oso pertsonaia zailak dira, maratoi bat egitea bezalakoa da. Holako ekitaldietan 10 bat kilo galtzen zituela esaten zuen Fagoagak (Nibelungoen eraztunak 4 opera ditu eta 3 ziklo egiten zituen). Interprete bikaina zen, itxura dotorearekin. Garai hartako zuzendari handienekin jardun zuen.
- Esan daiteke orain dela 15 urte hasi zinela burubelarri ikerlanarekin.
Bai, orain dela 15 urte hasi nintzen bere bizitza sakon aztertzen, txindurri lana egiten. Atzerriko beste ikerlariekin harremanetan jarri nintzen, eta apurtxo bat geroago, 2004an, Iruritan (Baztanen), Fagoagaren iloba baten etxean, abeslariaren objetu eta jantziez betetako bi kutxa handi “deskubritu” nituen.
- Beraz, Fagoagaren gauzak (emanaldietan erabilitako jantziak, pelukak, objetuak, dokumentoak, kritikak, programak, egunkariak, postalak, argazkiak, makillajea, kontratoak...) luzaroan egon dira kutxa horietan gordeta...
Banekien kutxa horiek existitzen zirela. Bere famliakoek, baina, ez zioten garrantzi handirik ematen han zegoen material guztiari. Isidoro Fagoaga kanpoan bizi izan zen urte askotan eta, egia esan, ez zuten oso ondo ezagutzen. Kutxak zeuden etxe hartara joan orduko, liburutegi eta artxiboetan ibili nintzen ikertzen eta informazioa batzen. Dena dela, ez nuen asko aurreratzen, eta kutxetara joan nintzenean niretzako ia mirari bat izan zen. Kutxa horietan bere gauza guztiak ondo gordeta laga zituen Fagoagak. Berak idatzitako guztia ere bertan zegoen.
- Gernikako bonbardaketarekin Isidoro Fagoagak bere ahotsa betirako isildu zuen, eta erabaki hau da, hain zuzen ere, hasiera-hasieratik gehien erakarri zintuena.
Gernika bonbardatu zutenean bera oraindik gaztea zen, 44 urte zituen, eta beste 10 urte edo jarrai zezakeen abesten. Bonbardaketa izan zenean Italian zegoen abesten eta berarendako oso gogorra izan zen Italiako herria Francori laguntzen ziola ikustea. Gehiago ez abestea eta handik alde egitea erabaki zuen. Donibane Lohizunen erbesteratu eta han hasi zen berriro ere idazten. Lapurdiko Pedro eta Domingo Garat-en inguruan ikertzen hasi zen. Garatarrak Iparraldeko askatasunaren ikurrak izan ziren. Segiduan Bigarren Mundu Gerra hasi zen, eta Frantziako agintariek Gurs-eko kontzentrazio-esparruan sartu zuten Euskal Herriko beste errefuxiatu askorekin batera. Hango bizitza baldintzak penagarriak ziren. Oso harrigarria da bere erabakia. Oso ospetsua zen garai hartan, asko irabazten zuen, batez ere errepertorio horrekin espezializatua zegoelako. Antzokiz antzoki ibiltzen zen. Oso ospetsu izatetik kontzentrazio-esparru batera pasatu zen eta hau oso gogorra da. Apaltasuna, elkartasuna, zintzotasuna eta abertzaletasun handia erakutsi zuen. Bere herriarekin konprometitu zen eta hori ere azpimarratzekoa da.
- Zer gertatu zen Gurs-etik irtetzerakoan?
Handik aterata, literaturan jardun zen, nagusiki. Euskal pentsamenduaren eta Euskal Herriaren baloreen erreferentea izan zen Cuadernos Gernika aldizkari humanistaren berrantolaketan, sustapenean eta argitalpenean parte hartu zuen. 1951n Buenos Airesera erbesteratu zen, eta bertan argitaratu zuen bere lehenbiziko liburua, Pedro Garat, el Orfeo de Francia. Idazten aritu zen, nagusiki, hurrengo urteetan. Denetara sei liburu argitaratu zituen, eta hainbat artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkari ugaritan. Euskal Herrira itzuli zen 1964. urtean, eta Donostian bizi izan zen 1976an hil zen arte. Berak abesten zuen errepetorioa ez da operazale guztien gustukua, eta agian horregatik ez da izan hain ezaguna. Garai hartako egoera politikoa ere ez da batere lagungarria izan.
Abeslariaren ilobaren etxean gordeta egon diren kutxak ezinbestekoak izan dira German Ereña eibartarrak egin duen ikerlanean. Bildutako guztiarekin liburu bat argitaratzeko asmoa dauka.
- Zer antolatu dute Beran Fagoagaren omenez?
Lan ikaragarria egin du Beran sortutako “Isidororen Lagunak” taldeak eta, Berako Udalarekin elkarlanean, hurrengo hilabeteetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte: erakusketa, hitzaldiak, musika emanaldiak, mahai-ingurua... Nik urte guzti hauetan egindako ikerlana laga diet hau guztia egiteko. Erakusketan nire ikerlanean bildutako gauzak izango dira: eskaneatu ditudan 2.000 dokumento baino gehiagotan garai hartako egunkarietan agertutako informazioa, argazkiak, beste artista batzuen autografoak, gutun pila bat, errepresentazio guztietako programak, errepartoak, kritikak... horiek denak jasotzen dira. Hori guztia gehienbat kutxetan agertu zenarekin lortu dut, baina horretaz gain harremanetan jarri behar izan nintzen Italia, Txile, Argentina, Estatu Batuak, Mataro eta hainbat lekutako ikerlariekin. Bestalde, bere ondasun guztiak Berara eraman nahi dira.
- Badago hemen inguruan Wagnerren lanak entzuteko aukerarik?
Wagner oso gutxi entzuten da hemen, batez ere Bartzelonara edo Madrilera joan behar duzu. Ez da erraza. Alemanian, Bayreuth-en, Wagnerrek antzoki berezi bat eraiki zuen. Wagnerzaleentzako santutegi bat da eta noizean behin hara joaten gara. Aurten ere joateko asmoa daukat.