7.311 zenbakiak irabazi du Amañako Jai Batzordeko azken zozketa

7.311 zenbakiak irabazi du Amañako Jai Batzordeko azken zozketa
2024/01/23 17:21
eta kitto!
Urtarrilaren 14ko ONCEko zozketaren lehen zenbakiarekin bat zetorren boletoaren jabeak irabazi zuen Amañako Jai Batzordeak jaiei begira egindako orain arteko azken saria. Egun horretako zenbaki saritua 7.311 izan zen eta, Josean Alberdi “Goma” Amañako Jai Batzordeko ordezkariak dioenez, berak saldutakoa da “Untzagan, T. Etxebarria kalearen hasieran, kokatuta egoten naizen txokoan”. Jai Batzordekoek irabazlea agertzeko irrikitan daude, “saria banatzeko”.