70 lagunek hartu zuten parte Emakumeen Ibilaldian

Euriari eta hotzari giro ederrean egin zioten aurre parte-hartzaileek
70 lagunek hartu zuten parte Emakumeen Ibilaldian
2026/03/23 09:59
Ekhi Belar Errasti

Martxoaren 15ean, Emakumeen Ibilaldia egin zen Martxoaren 8ko ekintzen barruan, eta demaseko erantzun ona izan zuen antolatzaileek esan digutenez. 70 emakumek hartu zuten parte ibilaldian eta giro atseginean egin zioten aurre zoru bustiari eta hotzari.

Guztira 7 km-ko ibilaldia egin zuten eta Depor tabernan amaitu zuten, “pintxo eta eder batekin”, esan digutenez.