Urbat waterpolo taldeak asteburu borobila osatu du, lau partidatik lau garaipen eskuratuta

Senior A taldeak WP Navarra mendean hartu zuen (11-13), eta garaipen horri esker, 2. Maila Nazionaleko bere multzoko lidergoa sendotu du
Urbat waterpolo taldeak asteburu borobila osatu du, lau partidatik lau garaipen eskuratuta
2026/11/09 16:19
Ekhi Belar Errasti

Urbat waterpolo taldeak asteburu bikaina izan du, jokatutako lau partiduetan lau garaipen eskuratuta. Emaitzen artean, bereziki aipatzekoa da 2. Maila Nazionaleko Gizonezkoen Senior A taldeak WP Navarraren aurka lortutako garaipena (11-13). Hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen taldeak, eta horri esker, bere multzoko lidergoa sendotu du. Aipatzekoa da, gainera, lehen aldiz irabazi zuela WP Navarraren igerolekuan. Unax Unzeta izan zen neurketako protagonista nagusietako bat, eta MVP izendatu zuten egindako lanagatik.

Senior B taldeak ere garaipen argia eskuratu zuen, CD Bilbao 17-4 mendean hartuta. Emaitza horrek taldearen sasoi ona berretsi eta lehiaketan puntuak pilatzen jarraitzeko aukera eman dio.

Hiru Urak emakumezkoen senior taldeak, bestalde, 9-7 irabazi zion Lautadari. Garaipen garrantzitsua izan zen, hiru puntu baliotsu eskuratzeko aukera eman diolako, taldeak erakutsitako lehiakortasunari esker.

Jubenilen taldeak DN Portugalete jaso zuen Orbea kiroldegian eta 16-11 gailendu zitzaion, Urbaten asteburu borobila berretsiz.