Asier Cuevas herri-lasterketaren 8. edizioa jokatuko da larunbat arratsaldean

Dagoeneko 150 lagunek eman dute izena, baina apuntatzeko aukera dago oraindik
Asier Cuevas herri-lasterketaren 8. edizioa jokatuko da larunbat arratsaldean
2026/11/09 16:43
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, azaroak 14, Asier Cuevas herri-lasterketaren 8. edizioa jokatuko da Eibarren. Lasterketa nagusia 18:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek 7,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute, Toribio Etxebarria kalean hasi eta amaitzeko, Eibarko Klub Deportiboaren egoitzaren parean. Horrela, hiru buelta emango diote zirkuitu bati: Toribio Etxebarria – Untzaga – Fermin Calbeton – Plaza barria – Bidebarrieta- Karmen kalea – Barakaldo – Urkizu – Arragueta – Errebal – Julian Etxeberria - Toribio Etxebarria.

Aurretik, 17:00etan, Asier Cuevas Txikia jokatuko da, umeek parte hartu dezaten.

Lasterketaren antolatzaileek esan dutenez, 150 lagunek eman dute izena dagoeneko. Dena dela, oraindik zabalik dago izena emateko epea eta, horretarako, sailkapena.com webgunean apuntatu edo Eibarko Klub Deportibora joan beharko da ostiralean 19:00etatik 20:00etara.

Parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira eta gehienez 250 lagunek hartuko dute parte. Gainera, antolatzaileek dutxak jarriko dituzte parte-hartzaileen eskura, Ipurua kiroldegian.