700 ikasletik gora bilduko ditu Ikasenpresa azokak
Bihar (martitzena, hilak 10) 10.30etatik 13.30etara bitartean Untzagan martxan egongo den Ikasenpresa azokan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 bat ikaslek hartuko dute parte, klasean sortu dituzten enpresak eta horien bitartez eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak ezagutzera ematen. Birziklatutako produktuak, informatika programen diseinurako zerbitzuak, elikadura, egurrez eginiko produktuak, 3D inpresioa, mekanizatutakoak, ipuin kontaketak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza, pertsonal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, aholkularitza pertsonala, bitxiak… denetarik ipiniko dute ikusgai eta salgai azokan. Gainera, enpresa-proiektuei esker batzen dituzten irabaziak hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderi laguntzeko erabili ohi dute.