71 txori lehiatu ziren atzo Arraten XIII. Eibarko Hiria Txapelketan
Eibarko Txori Lagunak elkartekoen eskutik, atzo Arraten XIII. Eibarko Hiria Txori Kantarien Txapelketa, J.J.J. Memoriala jokatu zen. Goizean goizetik hasi zen txapelketa, hego haizeak lagunduta, eta euria agertzearekin batera eguerdian amaitu. Kantabria, Errioxa, Madril eta Euskadiko 71 txori federatu lehiatu ziren eta probako epaileek, Euskadiko Ehiza Federazioko Josu Burgañak (karnabetan), Francisco Eskurzak (karnaba-mistoetan) eta José Angel Amestik (mahaiko-epailea) jarraian ematen ditugun sailkapen eta puntuazioak erabaki zituzten. Irabazleek, probak amaitu eta hamarretakoa hartuta, Esther Kareaga Kultura zinegotziaren eskutik jaso zituzten garaikurrak.
Karnabak
1.-Kepa Arrizabalaga (Ondarroa), 79 puntu
2.- Felix Miquelez (Logroño), 74 puntu
3.- Jose Luis Fernandez Goikoetxea, (Eibar), 69 puntu
4.- Fernando Fernandez Egia (Ondarroa), 63 puntu
5.- David Cerdera Garcia (Logroño), 61 puntu
6.- Jose Luis Fernandez Goikoetxea (Eibar), 56 puntu
7.- David Cerdera Garcia (Logroño), 55 puntu
8.- Fernando Fernandez Egia (Ondarroa), 53 puntu
9.- Fco. Javier Luque (Eibar), 53 puntu
10.- Felix Miquelez (Logroño), 49 puntu
11.- Fernando Fernandez Egia (Ondarroa), 48 puntu
12.-Antonio Alonso (Madril), 48 puntu
Karnaba-mistoak
1.- Fco. Javier Luque (Eibar), 82 puntu
2.- Fco. Javier Cayero (Gatika), 76 puntu
3.- Fco. Javier Cayero (Gatika), 67 puntu
4.- Iñigo Perez (Eibar), 62 puntu
5.- David Fernandez (Logroño), 60 puntu
6.- Jesus Jimenez (Logroño), 57 puntu