Txikitto! aldizkaria jaietarako prest, eta zu?

Txikitto! aldizkaria jaietarako prest, eta zu?
2018/06/21 07:39
eta kitto!
Iritsi dira Sanjuanak eta ikasturteko azken Txikitto! aldizkaria gure herriko jaiei eskaini diegu. Erreportaje nagusian jaietako egitaraua eta argazkiak aurkituko dituzue eta elkarrizketan Mugi Panderoa erromeria taldeko Miren Gisasola hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Dena dela, beste era bateko edukiak ere agertzen direla ikusiko duzue: denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuina...  “Ikasleekin berriketan” atalean SAN ANDRES eskolako ikasleak elkarrizketatu ditugu. 5. mailako talde bakoitzak gai nagusi bat lantzen du hilero eta, gero, gehien gustatzen zaiena bozkatzen dute. Hondamendi naturalen inguruan egin dute lan oraingoan eta asko ikasi dute. Hawaiko Kilauea eta Guatemalako Fuego sumendiek ez daukate sekreturik eurentzat.

“Jolastokixan jolasian” atalean, URKIZU eskolako ikasleek ‘Azeitero binagrero’ jolas dibertigarria aurkeztu digute. Hemen daukazue eurekin egin dugun bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=JhszbGBS6ug&t=10s

Ondo pasa oporretan eta hurrengo ikasturtera arte!!!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.