82 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 518,48ekoa da

82 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 518,48ekoa da
2022/06/27 eta kitto!
Joan den astean 82 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 518,48ekoa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 40 (579,76) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 18 (221,43); Deban 9 (220,71); Soraluzen 6 (338,72); Mutrikun 5 (150,55); eta Mendaron 2 (299,70). Mallabian (0), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, joan den astean 162 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.543 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 453,13koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,22koa da. Bestalde, 410 lagun ospitaleratu dituzte, 12 daude ZIUn eta 30 lagun hil dira.