89 pertsonak lan-kontratua lortu dute Elkar-EKIN Lanean 2022-2024 lan-munduratze programari esker

89 pertsonak lan-kontratua lortu dute Elkar-EKIN Lanean 2022-2024 lan-munduratze programari esker
2025/11/17 12:34
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Egoera ahulean dauden 89 pertsonak lan-kontratua lortu dute Debabarrenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Elkar-EKIN Lanean 2022-2024 lan-munduratze programaren bidez. Kontratazioez gain, ekimenak 13 ibilbide profesional jarri ditu abian bost jarduera-sektoretan: zaintza, ostalaritza, eraikuntza, zerbitzuak eta industria. Programa 2019tik ari da abian, lurraldeko enpleguaren ekosistema sendotzeko helburuarekin eta Debegesaren gidaritzapean. Programaren finantzaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren (%85) eta Debabarreneko udalerrien ekarpenei esker gauzatzen da.

Jakinarazi dutenez, 2025–2026 aldira begira, ekimenaren laugarren edizioak 87 parte-hartzaile ditu Debabarrenean. Parte-hartzaileak hainbat ibilbidetan ari dira prestatzen: Ostalaritza eta Turismoa; Instalazioa eta Mantentze-lanak; Eraikuntza eta Obra Zibila; Fabrikazio Mekanikoa; Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitarioak; Merkataritza eta Marketina. Ibilbide profesional horiek Edukeibar, Daiteke, IMH Campus, Zabaltzen Sartu eta Armeria Eskola Elkarteak eskaintzen dituzte, Debegesaren koordinaziopean.