Hainbat familiek kazerolada egingo dute gaur haurreskolen plazen egoera salatzeko

Hainbat familiek kazerolada egingo dute gaur haurreskolen plazen egoera salatzeko
2026/03/12 13:38
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Haurreskoletako plazen faltaren aurrean protesta egiteko, herriko hainbat familiek kazerolada antolatu dute gaur, martxoaren 12an, 18:30etan, Untzaga plazan. Duela pare bat egun haurreskolen egoera aldatu ez dela ere salatu zuten hainbat gurasok prentsa ohar baten bidez.

Deialdia guraso, haur, aitxitxa, amama eta zaintza lanetan diharduten pertsona guztiei zuzendua dago, eta arreta erakarri eta zarata handiagoa egiteko karroak eta zarata ateratzeko tresnak eramateko deitu dute.