A Tuti Plain: “Ez badugu gozatzen eta ondo pasatzen, ez goaz inora”
2019/12/20
11:14
eta kitto!
Soraluzen du jatorria A Tuti Plain taldeak, baina esentzia eibartarra du, Legarreko lokaletan entseiatzen dutelako. Legarreko jaietan jo ondoren, etzi berriz gurean egongo dira, 19:00etan, Portalean, Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak (EMGE) antolatzen dituen Domeka Kulturalak egitasmoaren barruan. Uztailean diskoa kaleratu zuten eta datorren urtean lan berria aurkezteko lanean dabiltza soraluzetarrak.
- Etzi kontzertua eskaintzeko gogoz?
Bai. Berezia izango da, aretoan joko dugulako. Normalean gaztetxeetan edo tabernetan jotzen dugu, eta domekakoa erronka izango da guretzat. Pixka bat antirocka da aretoan jotzea, eserlekuak daudelako eta abar.
- Gabonetako oparia da Portalean jotzea?
Guretzat kontzertu guztiak dira opariak, beti nahi dugu jo.
- Nola sortu zenuten A Tuti Plain?
Kuadrilla musikala izan dugu beti eta musika jotzeko gelditzen ginen, inongo intentzio barik, ondo pasatu eta gozatzeko bakarrik, eta juerga batean taldea sortzeko ideia irten zen.
- Zenbat talde sortuko ziren juerga batean!
Taldeen %90 gutxi gorabehera. Baina gurea ez da juergan sortutako ideia batean geratu. Aurrera jarraitu dugu, aurkezpen disko edo maketa bat grabatu dugu (A Tuti Plain izenekoa) eta kontzertuak eskaini ditugu.
- Nola bizi izan duzue musika gozatzeko eta ondo pasatzeko egitetik zerbait serioagoa egitera pasatzeko prozesua?
Exigentzia eskatzen du diskoa grabatzeak, baina ez dugu galdu gozatzeko eta ondo pasatzeko espiritua. Bestela, ez goaz inora. Ez gara abestiak egiteko makinak. Taldean gure proposamenak aurkezten ditugu, jotzen hasten gara eta ideiak sortzen dira poliki-poliki.
- Oraindik taldearen soinua definitu gabe dagoela aipatu izan duzue elkarrizketaren batean. Zergatik da horrela?
Pixka bat arraroak gara (barreak). Den-dena sortuta dago, bere generoa primeran lantzen duen talde asko dago eta ezin gara euren mailan jarri. Beraz, dakiguna jotzen hasi gara eta, guztioi estilo ezberdinak asko gustatzen zaizkigunez, denetarik jotzen dugu. Gure musikak rock oinarria du, baina hortik alde batera eta bestera jotzen dugu. Diskoan nora arte heldu ahal garen zehaztu dugu, aldaketa askorekin. Orain sortzen dihardugun kantuetan, ordea, noraino joan nahi dugun zehazten dihardugu, baina hainbeste buelta eman barik.
- Uztailean publikatu zenuten diskoa. Emaitzarekin pozik zaudete?
Gauzak hobeto egin ahal ditugula pentsatzen dugu beti. Entzuteko atsegina da eta gustora gaude, baina hurrengo lanetarako hobetu egin behar dugu. Gure lehen lana izan da eta grabatzerakoan nahiko berde geunden, estudioan grabatzeko ohitura barik. Oso esperientzia aberasgarria izan da, musiko bezala inoiz egin dugun gauzarik ederrena. Zure abesti bat grabatuta entzutea demasa da. Beteta sentitu gara. Gainera, jendeari diskoa gustatu zaio.
- LegarRec estudioan grabatu zenuten Walter Tuzzeorekin. Zer moduz?
Hasieran Walter txokatu egiten zen gure abestiekin, baina gero berak tiratzen zuen abestiak aurrera ateratzeko. Xehetasun guztiak zaintzen zituen eta inork entzuten ez dituen soinuak entzuteko gai da. Asko lagundu digu Walter moduko profesional batekin lan egiteak.
- Soraluzekoak izanda Legarreko lokaletan entseiatzen duzue. Zergatik?
Lehen Soraluzeko lokaletan entseiatzen genuen, baina hango egoera lotsagarria da eta Legarren hobeto babesten dugu gure materiala. Gainera, Legarreko lokala beste talde batzuekin partekatzen dugu eta hori oso aberasgarria da. Legarrek asko bete digu. Soraluzen entseiatzea gustatuko litzaiguke, baina ez dago laguntzarik eta baliabiderik.