Abenduaren 21ean Eider Perezek "Kiratsa" liburua aurkeztuko du Adarabarren
2022/12/19
17:43
eta kitto!
Eider Perezek idatzi eta Iban Illarramendik ilustratutako "KIratsa" liburuak haurrentzako album ilustratuak plazaratzea helburu duen Etxepare 2022 saria irabazi du aurten. Kiratsa albuma 35 lanen artean aukeratu zuen epaimahaiak, eta udazkenean plazaratu zuen Pamiela argitaletxeak. Durangoko Azokak ateak itxi eta gero, euskal kulturaren plazak bizirik jarraituko du Euskal Herrian zehar, Zu non, han DA! ekimenaren bidez, eta "KIratsa" lanaren egileak Eibarren izango dira abenduaren 21ean, asteazkena, Adarabarrek Eulogio Garate kaleko 3. zenbakian dauzkan lokaletan. Ekitadia 17:00etan hasiko da.
Ñimi kukuso edo arkakuso baten abenturak ditu ardatz liburuak eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen du: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira.
Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epamahaiak testua “album baterako ezin hobekia” dela nabarmendu zuten. “Laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua. Ezin aproposagoa errezitatzeko eta dibertitzeko. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak —hainbat oihartzun eskaintzen dute, hala nola René Magritteren zeruenak— eta, batez ere oso narratiboak eta musikaltasunez beteak”.
Horretaz gain, testuaren eta ilustrazioen arteko uztarketa “goi mailakoa” dela ere azpimarratu zuten. “Esan daiteke idazle-ilustratzaileek album, ilustratu, jostagarria eta harmonikoa lortu dutela, irakurleentzako benetako oparia, behin eta berriro irakurtzeko eta usaintzeko gogoa emanen duena”.