Abenduaren 22ra arte egongo da zabalik Basalgo parke eolikoari alegazioak aurkezteko epea

Abenduaren 22ra arte egongo da zabalik Basalgo parke eolikoari alegazioak aurkezteko epea
2025/11/27 11:14
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eguen honetan (azaroak 27) Eibarko Udalak iragarri du Eusko Jaurlaritzak onartu egin duela Basalgo parke eolikoari buruzko alegazioak aurkezteko epea abenduaren 22ra arte luzatzea.

Era berean, Udalak jakinarazi du Arena Power Solar 10, S.L.U. enpresak —proiektuaren sustatzaileak— uko egin diola Udalak herritarrekin batera bilera ireki bat egiteko egindako eskaerari. Udalaren arabera, proiektuari buruzko informazioa eman eta eztabaidatzeko helburua zuen proposamenak.