Abendura bitarteko kultur eskaintza aurkeztu dute

Abendura bitarteko kultur eskaintza aurkeztu dute
2015/09/15 00:00
eta kitto!

Udaleko Kultura sailak irailetik abendura bitarteko Coliseorako egitaraua aurkeztu du gaur (martitzena, hilak 15) Portalean, hilaren 25ean "De cuerpo presente" komedia taularatuko duen Glu Glu konpainiakoen parte-hartzea izan duen prentsaurrekoan. Prestatu duten programazioan 33 ikuskizun edo emanaldi batu dituzte eta eskaintzan musika, dantza, antzerkia zein bestelakoak daude. Miguel de los Toyos alkateak azaldu duenez, "Antzerki Jardunaldietatik haratago, urte osoa kulturaz betetzeko erronkari heldu behar diogu eta, horretarako, jendeari erakargarriak egiten zaizkion ikuskizunak eskaintzen ahalegindu behar gara eta, horrekin batera, herrian dauzkagun talde eta artisten aldeko apustu garbia egiten da".
Aurkezpen ekitaldian Glu Glu antzerki taldearekin lanean dabilen Ylenia Baglietto eibartarra egon da, hilaren 25ean Coliseoko taula gainean eskainiko duten lanean parte hartuko duten Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia eta Mari Cruz Melgosa antzezleek lagunduta. Protagonistek aurreratu dutenez, "jendeak ondo baino hobeto pasatuko du umore beltzez gainezka egiten duen lana ikustera etorriz gero, ez zaio damutuko". Glu Glu taldearen "De cuerpo presente" antzezlana hilaren 25ean (barixakuan) hartuko du Coliseoak, 20.30etatik aurrera eta sarrerak 10 euro balio du.

Coliseo Antzokiko programazioa (irailetik abendura)

- Irailak 19, 20.30etan "Sur, la luna al revés" (Fernando Valsega&Exilio New Tango). 8 euro.
- Irailak 20, 12.30etan Cielito Musika Banda & J.B. Gisasola Musika Eskolako Mariatxiaren emanaldia.
- Irailak 25, 20.30etan "De cuerpo presente" antzezlana (Glu Glu Producciones). 10 euro.
- Urriak 2, 20.30etan "Itzalak/Txoriak" dantza ikuskizuna (Dantzaz konpainia). 6 euro.
- Urriak 3, 20.30etan "Por unos pasitos de ná" dantza ikuskizuna (Ambulantes Danza). 6 euro.
- Urriak 9, 20.30etan "El arte de la entrevista" antzezlana (Iraya Producciones). 9 euro.
- Urriak 15, 20.30etan "Los esclavos, farsa contemporánea contra el consumo y otras circunstancias" antzezlana, Ikasten elkarteko antzerki taldearen eskutik. 3 euro.
- Urriak 16, Molto Vivace taldearen emanaldia, XXIII. Musikaldiaren barruan. 5 euro.
- Urriak 26, 20.30etan Emmils Dar Siggs Letoniako abesbatzaren emanaldia, 47. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren harira. 5 euro.
- Urriak 28, 20.30etan Stockholms Musikgymnasium Chamber Choir Suediako abesbatzaren emanaldia, 47. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren harira. 5 euro.
- Azaroak 6 "Juan Sebastian jazz" kontzertua, Iñaki Salvador eta Alexis Delgadoren eskutik. 7 euro.
- Azaroak 7, 20.30etan "Reciclart 2.0" dantza eta perkusioa (Toom Pak konpainia). 15 euro.
- Azaroak 13, 20.30etan "Little Jem" antzezlana (Eme2 Producciones), 12 euro.
- Azaroak 20, 22.00etan "Recordando a Nino Bravo" kontzertua, Cielito Musika Bandaren eta Serafin Zubiriren eskutik. 10 euro. ASTELENA FRONTOIAN.
- Azaroak 21, 17.00etan "El globo rojo" antzezlana (String Theatre), Titirijai Tolosako Jaialdiaren harira. 5 euro.
- Azaroak 25, 15.00etan "A cielo abierto" antzezlana (Manu Mansilla, Argentina). HEZKUNTZA ESPARRUAN.
- Azaroak 28, 20.30etan Sostoa & Opera Divertimento-ren kontzertua. 12 euro.
- Abenduak 4, 20.30etan "Jobs" antzezlana (Clownic konpainia). 15 euro.
- Abenduak 5, 17.00etan "Zapatila gorridun mutikoa" umeendako antzezlana (Ados Teatro). 5 euro.
- Abenduak 12, 17.00etan Mursego umeentzat. 5 euro.
- Abenduak 15, 20.00etan "Kreditua" antzezlana (Tanttaka Teatroa). 8 euro.
- Abenduak 18, 20.30etan Trio Medianoche-ren kontzertua. 12 euro.
- Abenduak 28, 17.00etan "Txanogorritxu" umeendako antzezlana (Glu Glu Produkzioak). 5 euro.
- Cielito Musika Bandaren kontzertuak: irailak 20, urriak 4 eta 25, azaroak 20 eta 21 eta abenduak 20.
- Usartza Txistulari Taldearen kontzertuak: irailak 29, azaroak 8, 20 eta 22 eta abenduak 20.