Abian azoka egingo dute etzitik barixakura arte Ipuruan
Abian Lanbide Heziketa azokaren VI. edizioa egingo da hilaren 28an eta 29an eta martxoaren 1ean, Ipurua futbol zelaiko aparkalekuan. Bertan, Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeen eskaintza ezagutzeko aukera egongo da, eta DBH-ko eta Batxilergoko 700 ikasle baino gehiago bertaratzea espero dute.
Aurtengo edizioan rmeria Eskolak, IMHk, Meka Lanbide Eskolak, Uni Eibar-Ermuak, Kardala Akuakultura Eskolak, Mutrikuko Institutuak, Eibarko Oinarrizko LHk eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko LHk eta Debabarreneko UPV/EHU ingeniaritza graduek (GIE-Eibar eta IMH Campus) hartuko dute parte, eta ohiko prestakuntza-zentroen standei Debabarreneko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza gehituko zaie, zehazki, EHUk Eibarren (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atala) eta Elgoibarren (IMH Campuseko Ingeniaritza Dualeko Eskola) dituen ingeniaritza-graduak.
Azoka edonorentzat egongo da zabalik, eguazten eta eguenean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta barixakuan 10:00etatik 14:00etara.
Abian azokaren helburua lanbide-heziketa sustatzea eta Debabarreneko kalitatezko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutaraztea da. Era berean, azokak lagundu nahi du eskualdeko enpresek beren beharretara egokitutako ezagutza eta gaitasun tekniko-teknologikoak dituzten pertsonak topatzea.