Abian da helduentzako gaztelaniazko irakurketa klubean izen-emateko epea

Abian da helduentzako gaztelaniazko irakurketa klubean izen-emateko epea
2025/09/04 13:08
eta kitto!

Zabaldu dute gaztelaniazko irakurketa klubean izen-emateko epea. Taldea hilean behin elkartuko da, bigarren asteazkenean, 19:00etatik 20:00etara. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, doakoa da eta Ainhoa Aldazabalek dinamizatzen du. 

Saioetara joateko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira. Irailaren 14ra arte eman daiteke izena, formulario honen bitartez.