Abontzako jaiak erritmo betean ospatu zituzten

Abontzako jaiak erritmo betean ospatu zituzten
2013/05/22 00:00
eta kitto!

Asteburuan eguraldi eskasa nagusitu zen, baina hala ere ondo baino hobeto eman zuten asteburua Abontzako Itturrixa Elkarteak antolatutako jaiarekin bat egin zutenek. Egigurentarreneko arkupeek eskainitako babesari esker aurreikusita zeuden jarduera guztiak arazo barik garatu zituzten eta, musika eta umore ona tartean, ia denbora osoan botatako euriak ez zuen lortu jaia zapuztea. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.