Abontzatomasak, elikagaien bankuari laguntzeko

Abontzatomasak, elikagaien bankuari laguntzeko
2012/12/21 00:00
eta kitto!

Abontzako Itturrixa elkarteak domekan ospatuko ditu Abontzatomasak. 12.30etan hasi eta 14.30ak arte, Egigurentarreneko parkean dena gertatuta edukiko dute eguerdia ondo baino hobeto ematera animatzen direnentzat: umeendako jolasak (lapikoak apurtu, txingak eramatea…) antolatzeaz gain, salda beroa eta txistorra ez dira faltan izango txosnan, beste edari eta jatekoekin batera. Egoera ekonomikoak eragindako kaltea gutxitzen laguntzeko asmoarekin, gainera, aurten jaian batzen duten dirua Elikagaien Bankuentzat janaria erosteko erabiliko dute eta txosnan zerbait hartzen dutenen artean otar ederra zozketatzeaz aparte, aurten Eibar foball taldearen kamiseta ere zozketatuko dute.