Adei Cuenderen single berria plataforma digitaletan entzun daiteke gaurtik aurrera

Adei Cuenderen single berria plataforma digitaletan entzun daiteke gaurtik aurrera
2016/01/15 13:33
eta kitto!
Urte berriarekin batera single berria atera du Adei Cuende abeslari eta konpositore zumaiarrak. Gaurtik aurrera (urtarrilak 15), “Contigo fui feliz” kanta iTunes eta Spotify bezalako plataforma digitaletan edota www.adeicuende.com webgunean entzun daiteke. Adei Cuende abeslaria Eibarren bizi da, eta, oso gaztea izan arren (25 urte), urteak daramatza musika munduan gogor lan egiten. 2009an EITBko Eusko Dance lehiaketa irabazi zuen eta ahots ezaguna bihurtu zen. “Betirako”, “Ero” eta “Eguneko ilusioa” euskerazko abestiak kaleratuta eta lehen kanta biekin Euskadi Gaztea eta Euskal Herriko beste hainbat irrati-zerrendetan lehen posturaino ailegatzea lortu zuen. 2013an UveEfeUve Music-en eskutik hiru abestirekin osatutako lehen album digitala, "Imprudentes corazones" kaleratu zuen. Harrezgero bide horri jarraitu dio eta "Love will set me free" izenburukoa zein bere lanik berriena, “Contigo fui feliz” ere formato digitalean atera ditu gazteak.

 

https://youtu.be/25vphq6UiwY