Adolfo Jainaga, soinujolea: ”Gaur egungo figurak herrietako ikasleak dira“
2016/07/08
09:42
eta kitto!
Ekaineko lehen domekan Mallabian egin zuten Nekazaritza eta Artisautza azokaren aitzakiarekin, 25 urtean trikitixa irakaslea den Adolfo Jainagari omenaldia egin zioten. Mende laurdena bete du soinua irakasten eta, Eibarren ez ezik, Markinan, Elgetan, Eskoriatzan, Legution eta Mallabian ere ematen ditu klaseak. Eta, horrez gain, 30 urtez dihardu plazetan jotzen eta herrietako kaleak soinu txikiarekin alaitzen.
- Noiztik diharduzu soinuarekin?
Sakabi soinujolearekin hasi nintzen ikasten, Azpeitian, aurrez aurre, berak jo egiten zuen eta nik begiratu eta mugimenduak buruz ikasi eta kopiatu egiten nituen, orduan ez zegoen ikasteko beste modurik ezta eskolarik. Hasieran oso gogorra egiten zitzaidan, pentsa mugimenduren bat ahaztu edo txarto ikasiz gero astebete alferrik galtzen zenuela eta hori oso frustrantea zen. Kontuan izan behar da sasoi hartan erakusten ibiltzen zirenak ez zirela trikitixa maisuak, ez zuten metodologia edo horrelakorik izaten. Soinua afizioz jotzen zuten, ez ziren horretaz bizi. Beste lanbide bat zuten eta trikitixa horren osagarri bat zen, batzuentzat diru "extra" bat irabazteko modua. Eibarren, berriz, Irene Erostarberekin soinu handia ikasten nuen.
- Klaseak emateko modua erabat aldatu da, baina, eta horretan zuk badaukazu zer esan, ezta?
Gaur egun Ken Zazpi taldeko teklista den Iñaki Zabaletarekin ere ikasten jardun nuen. Horrek bazekien solfeoa, nik ere banekien zerbait eta harekin batera, bion artean, metodo modukoa asmatu genuen. Hori Euskal Herri osora zabaldu genuen eta gaur egun ikasle zein irakasleentzat salbazioa bilakatu da hori. Berez 1985ean sortu genuen, baina argitara handik urte batzuetara, 1996an eman genuen, jendeak hala eskatuta. Sasoi hartan, 80. hamarkadan sortu ziren ere laster batean toki guztietara zabaldu ziren lehen eskolak eta 90. hamarkadan, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Martin Aginagalde eta belaunaldi horretako beste batzuren eraginez, soinuak benetako loraldia izan zuen. Gozategi, Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar… horrelakoen eskutik trikipopa eta trikirocka sortu ziren eta soinu txikiak gazteen artean arrakasta handia lortu zuen. Une honetan horrelako zerbait gertatzen da Esne Beltza eta Solanorekin. Horrela, soinu txikia han eta hemen, toki guztietara zabaltzen joan zen eta gaur egun, edozein tokitara joanda ere, herri guztietan aurkituko ditugu eskolak eta trikitilariak. Lehenago soinujoleak izendunak izaten ziren, baina gaur egungo figurak, zalantza barik, herrietako ikasliak dira.
- Eibarren ere baditugu horietako batzuk…
Soinuari dagokionez, Eibarren orain ari gara unerik goxoena bizitzen, urte osoan zehar egoten da saio edo kalejiraren bat. Gure ikasleetako batzuk, Musika Eskolan Marisol Arrillagarekin ikasten dihardutenetako beste batzurekin batera, 23 bat kiderekin whassappen taldea sortu dute eta euren kontura ibiltzen dira. 15 eta 24 bat urte bitarteko gazteak dira eta, gurekin kalejiran ibiltzeaz gain, euren kontura jarduten dute trikipoteo eta bestelakoak antolatzen, irakasle barik jarduteko moduko maila eta autonomia izatea lortu dute eta hori benetan ederra da.
- Genero kontuetan ere asko aldatu dira gauzak zu hasi zinenetik hona, ezta?
Erabat! Gaur egun emakumeak dira nagusi soinu txikiarekin, ikasleen %80 inguru andrazkoak dira. Ni hasi nintzenean, berriz, emakumeek soinuarekin jardutea ia pentsaezina zen. Gizonen artean fama txarra bazuen, pentsa zer litzatekeen emakumeekin… Gure gurasoen sasoian askok ezkondu eta, andrak derrigortuta, soinua betiko lurperatzen zuten. Lurperatu zentzu literalean, eh? Baserri batean baino gehiagotan lurra mugitzen hasi eta hantxe agertu dira soinuaren piezak.1982an soinuarekin ibiltzen zen emakume bakarrenetakoa ezagutu nuen nik Hernanin, Miren Etxaniz.
- Soinu txikiarekin edozer jo daiteke?
Instrumentuak badauzka bere mugak. Eskumarekin konpletoa da, baina ezkerrekoarekin muga batzuk daude.
- Eta edozeinek ikasi dezake?
Bai, beti ere norberak jartzen dituen mugen arabera, baina bestela instrumentu erreza da. Gure ikaslien artean gazteenak 8 bat urte izango ditu eta nagusienak, berriz, hirurogeitaka bat urte. Batzuk errezago eta beste batzuk gehiago kostata, jendeak jotzen ikasten du baina.
- Orain dela gutxi omenaldia egin zizuten Mallabian, nolakoa izan zen?
Oso emozionantea, ez nuen horrelako ezer espero inondik inora. Hasieran, deitu zidatenean, harritu egin nintzen. Pribilegiatua sentitzen naiz, birritan ordainduta, gustatzen zaidana egiten bizimodua ateratzeko zortea izateaz gain, gainera hori egiteagatik eskerrak publikoki ematen dizkidate, ezin daiteke gehiago eskatu! 25 urtean harakin, kale-garbitzaile edo beste edozein ofiziotan ibilitako guztiek mereziko lukete horrenbeste, baina bakarrik gutariko batzuk daukagu horrelako zortea edo horretarako aukera.