Eskulan-tailerrean goiz ederra pasa dute Ongietorriko partaideek

Eurentzat propio antolatu du tailerra ...eta kitto!-k
Eskulan-tailerrean goiz ederra pasa dute Ongietorriko partaideek
2026/11/04 16:36
eta kitto!

Ispilu-mandala, horixe da gaur goizean ...eta kitto! Euskara Elkartean Ongietorri programako kideek egin dutena. Material gutxirekin eta pazientzia handiarekin ispilu ederrak egin dituzte bertaratu direnek.

 Euskarara eta euskal kulturara gerturatzeko eta integraziorako programa da Ongietorri eta helburu horrekin hainbat ekintza eskaintzen dizkie ...eta kitto!-k, familian egitekoak batzuk eta helduentzat beste batzuk, gaurkoa kasu.