Laura Mintegi izan da Harixa Emotenen bigarren saioan

"Akabo" liburuarekin etorri da Eibarrera idazle nafarra
Laura Mintegi izan da Harixa Emotenen bigarren saioan
2026/11/04 07:49
Maider Aranberri Sarasua

Hilabeteko tertulia egin du aste honetan Harixa Emoten ekimenak eta azaroko gonbidatua Laura Mintegi izan da. "Akabo" izeneko eleberriarekin etorri da Eibarrera idazle nafarra eta euskarazko irakurle-taldeko kideekin batera atera dio mamia 2025ean argitaratu zuen liburuari. Hilketa batetik abiatuta, maitasuna, bikote harremanak eta komunikazioa eta komunikazio eza hartu ditu hizpide azkeneko lan honetan. "Ecce homo" argitaratu zuenetik hemeretzi urtera iritsi zen iaz Mintegiren nobela berri hau Txalaparta argitaletxearen eskutik.