Agin Laburuk ordezkatuko du Zubeldia Arrateko Bertso Afarian
Ahotseko arazoak tarteko Zegamako bertsolariak ezingo du Arraten jardun
2024/09/05
18:22
eta kitto!
Bertso Afariaren 31. edizioan izatekoa zen Iker Zubeldiak azkenean ezin izango du bertsotan egin Arraten, ahotsean arazoak baititu, eta zegamarraren lekua Agin Laburuk beteko du. Kartel bikaina ekarriko du Arratera ...eta kitto! Euskara Elkarteak arrate bezperan, Labururekin batera jardungo baitute Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak eta Nerea Ibarzabalek Jon Mikel Mujikaren esanetara.
Sarrerei dagokienez, 80 bat saldu dira eta ...eta kitto!-tik adierazi dutenez gutxi batzuk gelditzen dira Kultu tabernan eta Tiro Pitxonen.