Agur Amañako jaien lehen asteburuari
2013/07/08
00:00
eta kitto!
Eguzkipean eta atseden hartzeko tarte txikiarekin, horrela agurtu ditu Amaña auzoak aurtengo jaien lehen asteburua. Barixakuan Kezka dantza taldeak botatako txupinazoarekin ekin zioten egitarau bete-beteari eta domeka iluntzera arte egindako guztietan jendearen parte-hartze handia izan da asteburu osoan (ikusi argazki bilduma hemen). Hurrengo asteburuan jai egitarauko hainbat jarduera garatuko dira, jaiari jarraipena emanez.