Agur Amañako jaien lehen asteburuari

Agur Amañako jaien lehen asteburuari
2016/07/04 18:01
eta kitto!
Barixakuko txupinazoarekin hasi eta atzora bitartean asteburu betea izan dute Amaña auzokoek (ikus argazki bilduma), jaiak direla eta, baina, hala ere, bigarren asteburu bati aurre egiteko prest daude oraindik. Datorren barixakuan, hilaren 8an, auzoko jubilatuek bazkaria izango dute Unzaga Plaza hotelean. Eta gauean, berriz, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi izango dira Ipur sagardotegian, Amañako jaietako bertso-afarian. Biak dira goi mailako bertsolariak: Lujanbio Euskal Herriko txapelduna izandakoa eta gaur egun azpitxapelduna eta Gaztelumendi gaur egun Gipuzkoako txapelduna da. Bertso-afarirako txartelak salgai daude Deporren, Amestin eta Ipur-en bertan, 26 eurotan. Entsalada mistoak, kroketak eta okela-parrilladak osatuko dute menua, postrean gaztak eta intxaurrek lagunduta. Kafea eta purua ere ez dira faltako. Eta domekan, uztailaren 10ean, Goruntz abesbatzak girotuko duen meza egingo da Amañako elizan.

[embed]https://youtu.be/T14l5XC6tj0[/embed]