Agur aurtengo Aratosteei

Agur aurtengo Aratosteei
2015/02/17 00:00
eta kitto!

Aratoste Martitzenarekin batera, koko-jantziei eta jaiari agur esateko ordua ailegatu zaigu beste behin. Urtero lez, gaurko egunean umeak izan dira protagonista eta ederto ibili dira Untzagako karpan, Astixaren eskutik egin diren jokoetan parte hartzen eta Arno DJ-k eskainitako musika saioan dantzan. Eta, jakina, Aratosteak ganoraz agurtzeko, sardina kalejiran atera dute, Jainagaren trikitilariek lagunduta. Ikusi argazkiak hemen.