Agurtu dugu #SagardoEguna, datorren urtera arte
2013/10/05
00:00
eta kitto!
Aurten ere primerako #SagardoEguna ospatu dugu Untzagan. Gorenak elkarteko sagardotegietatik ekarritako 2.200 litroak gustora edan dituzte jaian parte hartzera animatu direnak eta, arratsaldean euri pixka bat bota arren, 13 sagardoak probatzeko gogoak bultzatuta gerturatutakoek plaza bete dute. Eskerrikasko jaia antolatzen lagundu duzuen guztiei, gaur egun osoan beharrean jardundakoei, sare sozialetan egunari buruzko argazki eta komentarioak partekatu duzuenei eta, nola ez, #SagardoEguna gurekin batera ospatzera etorri zareten guztiei! Egunean zehar ateratako argazkiak ikusteko hemen klikatu.