Agurtzane Intxaurraga, antzerki zuzendaria: “Biharamun benetan gozoa laga digu Txarribodak”
2018/03/09
16:09
eta kitto!
Ezkontza batean egongo bagina bezala sentituko gara HIKA Teatroaren Txarriboda ikuskizunean. Hori ziurtatu digu, behintzat, Agurtzane Intxaurraga zuzendariak. Gonbidatuak ez dira zertan dotore joan behar eta ez dute diruz betetako gutunik eman beharko ere. Sarrera erosi (12 euro; 8,50 euro Coliseoaren Lagunentzat) eta domekan 20:30etan Coliseora joan. Kitto! Adi egon, pertsona ezagunak ikusi ahal dituzue txarriboda honetan.
-Ezkontza bat taularatuko duzue antzezlanean. Ezkontzak teatralak dira berez?
Horregatik hartu genuen gai hori. Ezkontzak ez dira sekula modaz pasa. Ezkongaiek ilusio handiz hartzen dute gertakizuna, baina gonbidatuek ere zirrara bereziarekin kontatzen dute ezkontza bat dutela. Festa handia da eta horren inguruan sortzen den liturgia ikusgarria da.
-Nolako ezkontza da zuen Txarribodan?
Ezkongaiak eta gonbidatuak jatetxera iristean hasten da istorioa, baina liturgia horrek dituen parteak islatzen ditugu eta ikuslea ezkontza batean egongo balitz bezala sentituko da. Ezkontzetan itxurakeria izaten da nagusi eta horren ondorioz hainbat ezusteko gertatuko dira antzezlanean zehar. Eder ikusten zen horretatik emozio basatiak aterako dira.
-Kabareta ekarri duzue guzti hori irudikatzeko. Zein asmorekin?
Kabareta gordintasuna, umorea, kritika soziala, filtrorik gabeko emozioa eta musika delako.
-Zuzendari moduan nolako erronka izan da kabaret bat zuzentzea?
HIKA Teatroaren hastapenetan egin izan dugu kabaretak eta beti gustatu izan zaizkit. Kabareta baino, ikuskizun hau sortzea izan da erronka niretzat, inprobisaziotik abiatu garelako.
-Inprobisaziotik? Nola?
Aurretik elkarrekin lan egin gabeko sei aktore bildu ziren, nik neuk ere Patxi Gonzalezekin bakarrik egin nuen lan zuzenean aurretik. Saltsa handia geneukan esku artean. Bi astez ibili ginen inprobisazioak egiten eta hortik aurrera hori harilkatzen hasi behar nintzen.
-Euskal kabareta egitea ez da ohikoa. Nola moldatu zarete?
Hemen ez daukagu kabareten erreferentziarik, Estatu Batuetara edo Britania Handiko music hallera jo behar dugu. Beraz, kabaret hau geure nola egin pentsatu behar izan genuen eta Txarriboda izenburua jarri genion. Ezkontza adierazteko euskerak duen hitz propioa da txarriboda, nahiz eta txerri hilketari lotuta dagoen, eta kabaretak nondik nora joan behar zuen zehaztu zigun.
-Antzezlanerako propio sortutako musika erabili duzue?
Ezkontza batean zein musika nahiko nukeen pentsatu eta hemengo musika jartzea erabaki nuen. Izenburuaz gain, hori izan da kabareta geure egiteko beste gako bat. Lehen eta oraingo euskal melodiek nortasuna eman diote antzezlanari. Abestien letra gehienak Onintza Enbeitak egin ditu, beste bi ez ditugu ukitu eta Patxi Gonzalez aktoreak abesti bat sortu du. Maisua da Patxi!
-Nolako biharamuna lagatzen du Txarribodak?
Hain prozesu indartsua izan eta gero beldurrez negoen. Ikuskizuna sortzen duzun momentu berean testua sortzea erronka handia da, baina biharamun benetan gozoa utzi digu Txarribodak. Publikoa poz-pozik irteten da, festa batean egon den sentsazioarekin. Haserrealdiak eta hausnarketarako momentuak daude, baina publikoa festarako prest dago hasieratik. Aspalditik neukan buruan publikoa erakartzeko formulak aurkitzea eta, ezkontza batek demaseko liturgia duenez, publikoak modu aktiboan parte-hartzeko aukera ematen zigula pentsatu nuen. Beraz, herri bakoitzean aurreskua dantzatuko duen bikotea, bertsolari bat eta antzezlaneko abesti bat dantzatuko duten pertsonak bilatzen saiatzen gara. Lan handia ematen digu horrek, baina taula gainean publikoarentzat ezaguna den jendea ikusteak plus bat ematen dio ikuskizunari.