Ahotsak-en 10 urteak ospatzeko jaialdia Elgetan

Ahotsak-en 10 urteak ospatzeko jaialdia Elgetan
2013/03/15 00:00
eta kitto!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua jaio zela 10 urte bete dira eta www.ahotsak.com webguneak berak bost urte egin ditu. Horren aitzakiarekin gaur (barixakua, hilak 15) eskerrak emateko jaialdia antolatu dute arduradunek Elgetako Espaloia kafe antzokian. Ahozko ondarearen datu-basea egunetik egunera aberasten dutenek proiektuaren sorrera, helburu eta bestelakoei errepasoa eman diete. Bide batez, webgune berria aurkeztu dute ekitaldian. Jende mordoa batu da jaian, argazkietan ikus dezakezuen moduan.