Ailegatu da Olentzero!

Ailegatu da Olentzero!
2012/12/24 00:00
eta kitto!

Herriko kaleetan kalejiran dabil oraindik Olentzero, bera ikustera batutako ume eta guraso mordoaren artean gozokiak banatzen. Aurretik, udaletxean izan da umeei opariak banatzen. Kalejira amaituta, azken gutunak jaso eta berriz ere desagertuko da, gaur gau osoa beharrean emango baitu bihar goizean denok opariak prest aurkitzeko.