Aintzinako Eibarko argazkien erakusketa bihartik aurrera Untzagako jubilatu etxean

Aintzinako Eibarko argazkien erakusketa bihartik aurrera Untzagako jubilatu etxean
2013/10/17 00:00
eta kitto!

Juan Larreategik Eibarko aintzinako argazkiekin erakusketa zabalduko du bihar barixakua 19.30etan Untzaga jubilatu etxean. Azaroaren 3ra arte ikusgai egongo dira argazkiak, betiko ordutegiari jarraituta: astegunetan 19.15etatik 21.15etara eta zapatu, domeka eta jai-egunetan 12.00etatik 14.00etara. Eibartarrak www.juanlarreategui.com bere webgunean argazki bilduma zabala dauka ikusgai.