Aire librean musukoa kentzearen aldeko eserialdia egin zuten atzo ikastetxeetan
2021/10/19
19:38
eta kitto!
Maskararen erabilera derrigorrezkoa izan ez dadin hamar minutuko eserialdia egin zuten atzo Lehen Hezkuntzako hainbat ikastetxetan, Haurrak Ere Bai familien sareak deituta eta Eibarren ere hala egin zuten, besteak beste, Juan Antonio Mogel ikastolakoek eta San Andres herri ikastetxeko guraso eta haurrek.
Azaldu dutenez, ikasturtea antolatzeko azken proposamena maiatza amaieran aurkeztu zioten Hezkuntza eta Osasun sailari Haurrak Ere Bai plataformakoek: “Orduan argi geneukan, eta orain are argiago. Ez dugu haurren musukoaren derrigorrezko erabilera onartzen, ez inolako testuinguruan ezta aitzakipean ere. Orain, inoiz baino gutxiago. Azken hezkuntza protokoloaren ostean baina zur eta lur gaude, ez baitiogu 6-12 urte bitarteko haurrek aire zabalean musukoarekin egon beharraren argudioari zentzurik aurkitzen. Haurrak herriko parkeetan eta plazetan musukorik gabe baitabiltza”.