Aitor Etxaburuk entrenatuko du Bera Bera
2014/06/05
00:00
eta kitto!
Aitor Etxaburu eibartarra izango da Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzailea hurrengo denboraldian. 2011an Arrate eskubaloi taldea ordezkatuz Ohorezko Mailara igo zen Anaitasunarekin lau urte eman ditu Etxaburuk. Taldeak Errege Kopako lauko finala ere jokatu du aurten. Etxaburuk lehenengoz jardungo du maila horretako nesken talde bat entrenatzen. 48 urteko eibartarra 1996an, jokalaria zela, Olinpiadetan domina lortu zuen Espainiako selekzioarekin eta Bidasoa taldea entrenatzen ibilitakoa da. Bihar (barixakua, hilak 6) Tati Garmendiarekin batera aurkeztuko dute entrenatzaile berria.