Aitor Urresti, Fracking Ez mugimendukua: "Udalbatzak moziñua haiñ azkar onartzia sorpesa positibua izan da"
- Udalak aurreko hillaren amaieran Eibar fracking gabeko udalerri izatia erabagi eban, horretarako moziñua onartuta. Zelan hartu zenduen barrixa?
Bizkaiko plataformakuendako nahiko sorpresa positibua izan zan, oso azkar eta, gaiñera, ahobatez onartu dabelako moziñua, beste toki batzuetan askoz be denpora gehixago emon dabe holako erabagixa hartzeko.
- Oin dala gitxi gaixaren gaiñian berbetan jardun zenduan Portalean, baiña askori oindiok be arrarua egingo jakue berbia. Zer da fracking-a?
Gas ez ohikuak ustiatzeko teknika bat da. Ez ohikua esaten dogu, gasak poro gitxiago daken eta estuago daguazen harrixetan dagualako, gure kasuan arbeletan. Aittatutako hórren eragiñez, gasa ezin leike mugidu eta, horregaittik, gasa etaratzeko haustura hidraulikua erabiltzen da. Hau da, ura presiño haundixarekin eta beste gehigarri batzuk nahastauta sartzen dabe gasa etara ahal izateko.
- Eta teknika horrek zelako eragiña euki leike?
Ondorixuak anitzak dira. Gure inguruan oindiok ez dabe halakorik erabilli, baiña AEB-tan honezkero hainbat kalte ikusten eta ikertzen hasitta dagoz: bestiak beste lur azpiko zein gaiñeko uraren kontaminaziñua, urari gehitzen jakozen gehigarri kimikuak oso kutsakorrak diralako, airia bera be gehixago kontaminatzen da, negutegi efektua eragitten daben CO3-a baiño 20 aldiz kaltegarrixagua dan metano mordua askatzen dalako. Horrekin batera, gasa lortzeko operaziño asko egin bihar dira: ohiko gasa lortzeko 10/20 putzu egin bihar badira, ez ohiko kasuetan gas bera lortzeko 100 bat putzu egin bihar dira eta, beraz, lurzoruaren okupaziñua askoz be haundixagua izango da. Oindiok ikertzen dabiz, baiña badirudi fracking-a egin daben tokixetan lurrikarak gora egin dabela. Zornotzatik hasi eta Eibartik pasauta, badirudi fracking-erako lau eskaera egin dittuela, oindiok baimenik emon ez daben arren.
- Ez ohiko gasa diñozunian, zelako gasaz diharduzu?
Gas naturala da, ez ohikua esaten detsagu ustiatzeko moduagaittik, bestela etaratzen dana gas natural arrunta da.
- Zeuek unibersidadian energixa barriztagarrixen gaiñeko ikasketak eskintzen dittuzue. Kaso egitten detsagu fracking eta bestelako kontuekin naturak emoten dittuan abisueri?
Berez, biharko gendukena baiño askoz be kaso gitxiago egitten detsagu. Gaiñera, krisixa dala eta ez dala, energixa barriztagarrixen alde egitteko momentu egokixa ointxe ez dala, mezu hori zabaldu da. Baiña kontuan euki bihar dogu oingo krisixa ez dala bakarrik ekonomikua, energetikua eta ekologikua be bada. Adibide bat ipintziarren, elektrizidadiaren preziuak behera egitten dau barriztagarrixak tartian sartzen diranian. Oin dala egun batzuk euki dittugun ziklogenesixak, adibidez, elektrizidadiaren preziua 80 eurotik 5 eurora bajatzia eragin dau, haiziarekin eolikuak martxa betian ibilli diralako. Ostera, horren alde egin barik energixa atzerritik ekartzeko-eta askoz be gehixago pagatzen segitzen dogu.
- Eta zergaittik ez dogu egitten barriztagarrixen alde?
Ba oindiok be asunto guztia gobernuen esku segitzen dabelako eta hórrek oso lotura estuak dittue Repsol eta bestelakoenpresekin. Horregaittik, zentzurik ez daken erabagixak hartzen segitzen dabe, hartu biharko leukienak hartu biharrian.