Aitorpenak taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Amañan
Amaña Es La Caña elkarteak eta Eibarko Udalak ‘Welcome oporretan’ izeneko ekimena eskainiko du zapatuan eta, horrela, jatorri eibartarreko Aitor Echebarriaren Aitorpenak taldeak kontzertua eskainiko du Amañan, 21:00etatik aurrera. Bartzelonako solid pop taldeaz gain, The Pladoures eta The Jacintones taldeek ere joko dute.
Ez da eguneko ekintza bakarra izango, egitaraua goizean hasiko baita. Horrela, 11:00etan gaztelu puzgarria eta karts-ak egongo dira, eta musika jarriko dute auzoa girotzeko; 14:30ean herri-bazkaria egingo da; 16:00etan haurrentzako parkea jarriko dute; 17:00etan Bihar Taldeak txotxongilo ikuskizuna eskainiko du; 18:00etan txokolatada egongo da haurrentzat; 18:30ean patata-tortilla lehiaketa hasiko da (aitxitxa eta amamek euren ilobekin osatuko dituzte bikoteak); eta horren ondoren hasiko dira gaueko kontzertuak.