Aitziber Badiolak armairu kapsulari buruzko hitzaldia emango du …eta kitto!-n
Urriaren 20an izango da saioa, 18:30ean, eta parte hartzeko izena eman beharko da aurrez.
2026/10/09
10:57
eta kitto!
Aitziber Badiolak «Armairu kapsula. Estiloa eta erosketa kontzienteak» hitzaldia emango du urriaren 20an, …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan. Saioa 18:30ean hasiko da, Illunabarrian egitasmoaren barruan.
Parte hartzeko izena eman beharko da urriaren 9tik 19ra bitartean, 943 200 918 telefono zenbakira deituta edo elkartea@etakitto.eus helbidera idatzita. Prezioa 10 eurokoa da, eta elkarteko bazkideek 7 euro ordaindu beharko dituzte. Plaza kopurua mugatua da.
Illunabarrian egitasmoaren bidez, …eta kitto! Euskara Elkarteak hainbat formatutako kultur eta aisialdi jarduerak antolatzen ditu urtean zehar, euskaldunei zuzendutako eskaintza osatzeko eta euskarazko harreman-sarea indartzeko.