Aitziber Badiolak "armairu kapsulen" inguruko saioa eskaini du
Martitzenean izan zen irudi-aholkularia ...eta kitto!-n Illunabarrian programaren barruan
2026/10/22
12:42
eta kitto!
"Armairu kapsulak” izenekoak hizpide izan zituen martitzenean Aitziber Badiola irudi-aholkulariak, arreta arduraz erostean eta arropa gutxiagorekin asko konbinatzean jarriz. Kontsumo konpultsiboa saihesteko hainbat ideia eman zituen eta norbearen estilora egokitutako oinarrizko jantziak hautatzeko hainbat aholku ere bai. Iaz birritan izan zen Aitziber gurean, itxura pertsonalaren inguruan jarduteko.