Aitziber Badiolak itxura pertsonala hobetzen ikasteko bigarren saioa eskainiko du maiatzean
Maiatzaren 21ean izango da berriz ere Eibarren ...eta kitto!-ren eskutik
2025/04/25
11:00
eta kitto!
Bigarren aldiz bisitatuko gaitu Aitziber Badiola irudi-aholkulariak eta, aurrekoan egin zuen bezala, itxura pertsonalaren inguruko aholkuak eta tresnak eskainiko dizkigu. Maiatzaren 21ean, eguaztena, izango da, 18:30etik aurrera …eta kitto! Euskara Elkartean. “Tailer honen helburua da hausnarketa pertsonala egitea, ia nork bere itxura nola hobetu dezakeen aldaketa txikien bitartez eta mozorrotuta sentitu gabe”, dio ondarrutarrak. Izen-ematea gaur zabaldu da eta horretarako hainbat aukera daude: inprimaki hau betez, telefonoz (943200918) edo emailez (elkartea@etakitto.eus). 7€ balio du, 5€ elkarteko bazkideentzat.