San Andres Bertso jaialdiaren 32. edizioa azaroaren 27an egingo dute Coliseoan

Aner Peritz, Iruña Basagoiti, Xabat Illarregi, Andoni Egaña eta Aitor Etxebarriazarraga ariko dira kantuan, 20:00etan hasiko den saioan. San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.
San Andres Bertso jaialdiaren 32. edizioa azaroaren 27an egingo dute Coliseoan
Irudian: ...eta kitto!-k antolatzen duen San Andres Bertso jaialdia, iaz.
2026/11/17 16:36
eta kitto!

…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen San Andres Bertso jaialdia azaroaren 27an egingo dute, Coliseo antzokian. Aurtengoa 32. edizioa izango da, eta bost bertsolari ariko dira oholtzan: Aner Peritz, Iruña Basagoiti, Xabat Illarregi, Andoni Egaña eta Aitor Etxebarriazarraga. Saioa 20:00etan hasiko da.

Jaialdiaren aurretik, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatuko dituzte. Oraindik ez dituzte sarituen izenak jakinarazi; …eta kitto!-k datozen egunetan emango du horren berri.

Sarrerak Coliseoko leihatilan erosi ahal izango dira, 8 euroren truke. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu du jaialdia, Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.