Aitziber Urkiola eibartar kirolariari elkarrizketa Txikitto! hilabetekarian

Aitziber Urkiola eibartar kirolariari elkarrizketa Txikitto! hilabetekarian
2016/06/14 13:05
eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 161. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan Aitziber Urkiola Eibarko puntako kirolariari egin diogu elkarrizketa. Korrika egiteaz gainera, duatloiak eta triatloiak ere egiten ditu, oso emaitza onekin gainera. Amaren bideari jarraituz, erizaintzako ikasketak egin zituen, eta Bergarako zaharren egoitzan lanean diharduen bitartean, bi master egiten ari da: larrialdietakoa bata eta lehen arretei buruzko bestea.

Horretaz gain, ate joka ditugun Sanjuanei buruzko erreportaia prestatu dugu ale honetarako. Gain-gainean ditugu ondo merezitako oporrak.  Eibartarrok, gainera, jai-giroan hasiko ditugu aurten ere, oporrak hartu eta berehala datozelako San Juan jaiak.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak eta ipuinak aurkituko dituzue.

http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2016/06/Txikitto-161.pdf

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.