Akademien azoka hartuko du Untzagako karpak asteburuan
Asteburuan, zapatuan eta domekan 12.00etatik 14.00etara Eibarko Akademien lehen azoka egingo da Untzagan, udaletxe pareko karpa barruan. Udalaren ekimenez egingo den azokan, Eibarren zerbait irakasten duten hogeitabi akademiak hartuko dute parte. Asmoa, gure herrian zenbat gauza ikasi daitezkeen herritarrei bertatik bertara erakustea da eta, horretarako, azokan parte hartzeko izena eman dutenek euren eskaintza ezagutzera emateko postua ipiniko dute.
Parte hartzen izango dira Adhara Zentroa, Adolfo Jainaga Trikitixa Eskola, AEK euskaltegia, Buruz Gimnasia Cerebral, Eibar Bitartekaritza Zerbitzua, Elena Kortaberria, El Taller, Filoaula, Igor Gavilan, Ikasnet, Itzamna Akademia, Juan San Martin Liburutegia, Kilt English Classes, Link Idiomas, Maite Arriaga-Talleres Creativos, Margo eta Marrazketa Udal Eskola, Miriam eta Amaia Psikopedagogia, Nekane Pastor Akademia, Round Table Languages, Sakun Akademia, Udal Euskaltegia eta Zeramika Udal Eskola. Aurrera begira, akademien eskaintzaren zabalkundea ahalik eta haundiena izateko asmoz, bakoitzak azalpen zehatzagoak emateko hitzaldi eta bestelakoak antolatzeko asmoa daukate. Gainera, azoka ezagutzera emateko posterra eta eskaintzaren berri ematen duen katalogoa eman dituzte argitara.