Akondiako metrailadore-habiaren maketa aurkeztuko dute domekan Arraten
2015/12/12
10:36
eta kitto!
Domeka eguerdian aurkeztuko dute Arraten, Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroan, 1936ko irailetik 1937ko apirilera bitartean Akondiako bando errepublikarraren metrailadore-habia izandakoaren erreplika, 12:00etan hasiko den ekitaldian. Maketa aurkezteko aitzakiarekin, "Eibarko kultur ondarea eta batez ere Armagintzaren Museoa eta Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa bera ezagutzera emateko asmoz" ekoitzi berri duten bideoa eta Interpretazio Zentroari lotuta dagoen ibilaldiaren osagarri den mugikorretarako aplikazioa ere aurkeztuko dituzte.
Paco eta Bernardo Pérez Güenaga anaiek 1:35 eskalari jarraituta egin duten maketak 15 zentimetro luze eta 28 zabal dauzka eta, eurekin batera, Jesús Gutiérrez eta José Luis Valenciaga egongo dira ekitaldian, azalpenak ematen.
Arrateko Aterpetxearen barruan dagoen interpretazio zentroak domeketan zabaltzen ditu ateak, 11:30etatik 13:30era