Alberto Bolunburuk irabazi du Kultuko sanblas lehiaketa

Alberto Bolunburuk irabazi du Kultuko sanblas lehiaketa
2015/02/04 00:00
eta kitto!

Bederatzi lagun animatu ziren atzo (otsailak 3) Arrate Kultur Elkartearen eskutik egin zen etxean egindako San Blas opilen lehiaketan parte hartzen eta, Margari Olañetak eta Juana Mari Ezkerrak osatutako epaimahaiak sanblas guztiak probatu eta gero, saria Alberto Bolunburu Garateri ematea erabaki zuen. Euskal Herriko produktuekin osatutako otarra jaso zuen irabazleak azaldu zuenez, saritutako sanblasa "amak erakutsitako moduan" egin zuen eta, "beraz, merituaren zati handi bat amarena da". Lehiaketaren aurretik, aurreko domekan sanblasak egiten ikasteko tailer bi egin zituzten eta ekimenak oso harrera ona izan zuen, talde bakoitzean hogei lagun elkartu zen eta.