ARGAZKI GALERIA | Hona hemen gaur goizean Eibarren egindako mobilizazioaren irudiak

Milaka herritar mobilizatu dira etxebizitza eskubidearen alde eibarren egin den manifestazio erraldoian. Arratsaldean ere manifestazioa egingo da Eibarren, 18:00etan Untzagatik abiatuta.
2026/11/11 15:24
Silbia Hernandez Arrazola

Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru) eta etxebizitza sindikatuek (Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista eta Etxebizitza Sindikatuen Sarea) gaurko deitu duten greba orokorrak jarraipen handia ari du izaten goizean goizetik, sindikatuek adierazi dutenez. Lehen datuen arabera, lau hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran egindako mobilizazioetan 200.000 lagun inguru mobilizatu dira.

Deba bailarako manifestazio nagusia Eibarren egin da: 11:30ean bi zutabe atera dira (bata Uni Eibar-Ermuatik eta bestea Urkizutik) eta Untzaga plazan elkartu dira biak, 12:00etan handik manifestazioari ekiteko. Urteetan gure herrian egin den mobilizaziorik jendetsuena izan da gaurkoa, zalantza barik, argazkiak ikusi besterik ez dago. 

Arratsaldean ere manifestazioa egingo da Eibarren, 18:00etan Untzagatik abiatuta.