Ertzaintzak Eibarko Ernaiko bost kide identifikatu ditu arratsaldeko mobilizazioan

Ernaik salatu du Ertzaintzak bost kide identifikatu dituela eta mobilizaziorako materiala kendu diela. Erakundeak «militantzia politikoaren aurkako erasotzat» jo du gertatutakoa.
Ertzaintzak Eibarko Ernaiko bost kide identifikatu ditu arratsaldeko mobilizazioan
Eibarko Ernairen pankarta bat, azaroaren 11 arratsaldeko mobilizazioan.
2026/11/11 21:38
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Ernaik salatu duenez, Ertzaintzak erakundeko bost kide identifikatu ditu gaur arratsaldean, azaroaren 11ko greba orokorraren baitan egindako mobilizazioan. Gazte antolakundeak sare sozialetan zabaldutako mezuan azaldu duenez, ekintza bat prestatzen ari zirela identifikatu dituzte, eta Ertzaintzak ekintzarako material guztia kendu die. Ernaik «militantzia politikoaren aurkako edozein eraso» gaitzetsi du.

Gertakaria etxebizitza eskubidearen alde eta bizitzaren garestitzeari aurre egiteko soldata duinak eskatzeko Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren testuinguruan izan da.