Astelehenero bezala, atzo ere elkarretaratzea egin zuten Eibarko pentsiodunek

Eibarko Pentsiodunen Taldearen kontzentrazioa Untzagan
2024/02/27 11:12
eta kitto!

Astelehenero bezala, atzo ere pentsio duin eta publikoen aldeko elkarretaratzea egin zuten, Untzagan, Eibarko Pentsiodunen Taldeak antolatuta. Euria gogotik botatzen ari zela eta, udaletxeko arkupeetan izan zen ekitaldia, eta ehundik gora lagun elkartu ziren.